Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Txen Boda

Txinatar politikaria (Hui-an, Fukien-go probintzia, 1905 - Pekin, 1989). 1927. urtetik aurrera alderdi komunistako kidea izan zen eta 1937-1956 urteetan Mao Tzedongen laguntzaile eta aholkularia. 1958-1970 urteetan Bandera Gorria alderdiko buruzagia izan zen eta 1967. urtetik aurrera politburoko kidea. Kultura iraultzako buruzagia izan zen eta Lin Piao militar eta politikariaren aldera hurbildu zen. 1971. urtean Lin Piao hil ondoren, alderditik bota zuten Txen Boda (1973). 1980. urteko kultura iraultzaileen aurkako epaiketan 18 urtetako kartzela zigorra ezarri zioten.