txekiera
iz. Txekiako hizkuntza, Bohemian eta Moravian hitz egiten den hizkuntza eslaviarra. v Txekierazko lehenengo idazlanak XIII. mendekoak dira. Jan Hus-ek eta Moraviar anaiek ortografia finkatu zuten eta hizkuntza aberastu zuten. XVI. eta XVII. mendeetan, ordea, alemana nagusitu zitzaion txekierari. XVIII. mendean nazio sentimentuaren eraginez txekierak berpizkunde bat izan zuen: txekierazko hizkuntza eta literatura katedra bat sortu zen Pragako unibertsitatean eta Dobrovsky-k eta Jungmann-ek txekiera modernoaren gramatikaren eta hiztegiaren oinarriak jarri zituzten. Alfabeto latinoaren zeinuez idazten da.