txanda
iz. Aldia, era bereko egite sail edo hurrenkera batean, norbaiti edo zerbaiti dagokion unea. || Txandan. adlag. Txandaka. || txanda-pasa egin. Txanda-pasarik ez da inoiz egin behar. v Txanda lasterketa. Kirol. Talde bateko kide guztiek, bata bestearen ondoren, ibilbidearen zati bat egiten duten lasterketa mota. Ezagunenak atletismokoak eta igeriketakoak dira. Atletismoan, Olinpiar Jokoetan 400 m-ko (4 x 100) eta 1.600 m-ko (4 x 400) lasterketak egiten dira; halakoetan, lehen hiru korrikalariek beren zatia amaitzean makila bat ematen diote ondokoari hartarako lurrean markaturiko bi lerroren artean. Igeriketaren arloan, Olinpiar jokoetan estilo libreko 400 m-ko (4 x 100) eta 800 m-ko (4 x 100) lasterketak egiten dira, eta lau estiloko 400 m-koa (4 x 100); guzti hauetan, txandaketa bere ibilbidea amaitu duen igerilariak piszinaren horma ukitzean gertatzen da.