Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

txandakatze

Txandakatu aditzaren aditz izena. v Laboreen txandakatzea. Lur eremu bat sailetan banatu eta sail bakoitzean laboreak txandaka ereitea. v Labore jakin bat lursail berean behin eta berriro ereiten bada, lurra pobretu eta emankortasuna galduz joaten da. Horrelakorik gerta ez dadin, lurra sailetan banatu eta laboreak txandaka ereiten dira sail bakoitzean. Hala, sustrai txikiak izan eta lurrazaleko gaiak hartzen dituen labore edo landare baten ondoren, sustrai luzeagoak dituen beste bat sartu ohi da; edo nitrogeno asko xurgatzen duen landare baten ondoren, lurrari nitrogenoa ematen dion beste bat landatzen da. Bestetik, laboreen txandakatzea parasitoen aurkako neurri eraginkorra da, urte batetik bestera lekuz aldatzean labore bakoitzaren bizkarroiak nekez ugaltzen baitira.