Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

txamar

iz. Zool. Portunidoen familiako karramarro mota, 10 cm inguru zabala (Portunus puber). Oskola marroi gorrixka edo gaztaina kolorekoa du; begiak eta zenbait giltzadura, berriz, gorrixkak ditu. Oskolaren aurreko aldeko ertzetan 6-8 luzakin zorrotz izaten ditu. Atzeko bi zangoen alboetan luzakin hedakor batzuk ditu, eta horietaz baliatzen da igerian egiteko. Txamarraren mamia jateko ona da, eta sukaldaritzan oso aintzat hartua dago.