txakal
iz. Azeriaren antzeko ugaztun haragijalea, Asian eta Afrikan bizi dena, eta batez ere animalia hilen haragiaz elikatzen dena (Canis aureus eta Canis adustus eta Canis mesomelas). v Txakal gorria (Canis aureum). Ile luze latza, bizkarrean hori iluna, eta papar-sabeletan hori argia duena. Neurriz, 64 cm inguru luzea eta 40 cm inguru garaia izaten da. Europako ekialdean, Afrikako ipar-ekialdean eta Asia Txikitik Indiara bitarteko lurraldeetan bizi da. Haragi ustela, animalia txikiak eta intsektuak jaten ditu. Etxeko hegazti eta beste animalietan ere kalte handiak egin ditzake. v Txakal zerrendaduna (Canis adustus). Afrikako erdialdean bizi dena, eta ilea, bizkarrean arre zilarkara eta alboetan zerrenda hori eta beltzetan antolatua duena. Txakal gorria baino handiagoa izaten da, metro bete inguru luze eta 45 cm inguru garai. Binaka eta talde txikiak osatuz ibiltzen da. Haragi ustela eta animalia txikiak jaten ditu.