Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

txaiote

iz. Bot. Kukurbitazeoen familiako landare igokaria (Sechium edule) eta haren fruitua. Landarea ile latzez estalia da, hostoak bihotz itxurakoak eta loreak txikiak ditu. Fruitua jateko ona da, mamitsua, udare itxurakoa, 10-12 cm artekoa, berdea edo horixka eta azal kizkurra edo kanaleztatua du. Fruituez gain, sustraiak ere jaten dira eta gainerako parte berdeak aziendaren bazka gisa erabiltzen dira. Jatorriz Erdialdeko Amerikakoa da, bertan oso zabaldua delarik.