tuscarora
iz. Ipar Ameriketako indiar herri bateko kidea. Tuscarora herria irokiar leinukoa da eta kolono zurien etorreraren garaian gaurko Virginian eta Ipar Carolinan bizi zen. XVIII. mendean zuriei aurre egin ondoren iparraldera jo zuten. Egun 500 inguru dira Ontarioko eta New York estatuko erreserbetan.