Tusquets, Óscar
Espainiar arkitektoa (Bartzelona, 1941). Bartzelonan egin zituen oinarrizko ikasketak, Dentsche Schule-n, eta Arte eta Lanbide Eskolan. Gero, 1958-1965 bitartean, arkitektura ikasketak egin zituen, Bartzelonan bertan. 1964an Studio Per estudioa zabaldu zuen Pep Bonet, Cristian Cirici eta Lluis Clotet arkitektoekin batera. 1975etik aurrera irakasle lanetan hasi zen, Bartzelonako Arkitektura Eskolan eta Bartzelonako Unibertsitatean. Bere karreran zehar sari asko jaso ditu. Studio Per-eko arkitektoak, 1941ean jaioak denak, Federico Correa arkitektoaren eta Bartzelonako Eskolaren jarraitzaileak dira. Lanik aipagarrienak: Hospitaleteko etxebizitzak (1967, Bartzelona); Sonor dendaren dekorazioa (1965, Bartzelona); San Mario kaleko etxea (1967-1971, Bartzelona); Penina etxea (1969-1970, Bartzelona); Regás etxea (1970-1971, Llofrin, Girona); Belvedere Giorgina etxea (1972, Llofrin, Girona); Puig Cadafalch etxe saila (1971-1975, Mataro, Bartzelona).
- turuta
- turuta
- Tuscarora osina
- tuscarora
- Tusell Gómez, Javier
- Tusquets, Óscar
- tut
- tuta
- Tutankamon
- Tutates
- tute