Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tulundar

iz. eta izlag. Egipto eta Siriako dinastia (868–905). Ahmad ibm Tulun turkiarra 868. urtean iritsi zen Egiptora gobernari kargua betetzeko. Denbora laburrean ekonomia indartu eta gudarostea antolatu zuen Egipton. Zergarik ordaintzen ez zuenez, 877. urtean kalifaren gudaroresteek eraso zioten, baina Ahmadek aurre egin eta Siriako lurraldeak hartu zituen. Ahmad aginpidean egon zen bitartean (868–884) nekazaritzak, ekonomiak, industriak eta arteak gorakada handia izan zuten. Ahmaden ondorengoak ahulagoak izan ziren, eta 905. urtean aginpidea abbasiarren esku geratu zen.