Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

truke

iz. Trukatzea, gauza bat eman eta haren ordez beste bat hartzea. || adlag. Trukean, ordez. || Trukean. Horren trukean, munduko neke eta penak zer dira?  v  Ekon. Produktu edo zerbitzu baten ordainetan beste balio edo zerbitzu bat ematea.  v  Truke-letra. Merkataritzako efektua edo agiria. Truke-letraren bidez igorle deritzon hartzekodunak, bere zordunari (igorpendu), epemuga jakin batean pertsona bati eskudirutan diru kopuru jakin bat ordaintzeko agindua ematen du.  v  Truke-tasa. Atzerriko diruaren prezioa, herrialde jakin bateko dirutan. Truke-tasak finkoak edo aldakorrak izan daitezke. Truke-tasa finkoak herrialdeen arteko itunen bidez edo alde bateko erabakien bidez finkatzen dira; horietan truke-tasa tarte txiki baten barnean baizik ez da aldatzen; aldakorrak berriz, herrialde bakoitzeko diruaren eskaintzaren eta eskariaren arabera aldatzen dira inolako mugarik gabe; hala, herrialde jakin baten truke-tasak gorantz egingo du herrialde horretako diruaren eskaria areagotzen bada, herrialde horrek atzerrira egiten dituen salmentak, esportazioak alegia, handitzen direnean.