tronbosi
iz. Odol zain batean edo bihotzaren barrunbe batean odolbildu bat eratzea. || Tronbo batek odol hodi bat ixtea. Tronbokinasa izeneko entzima ezinbestekoa da tronbo bat eratzeko, eta hiru dira tronbosiaren eragile nagusiak: odol hodiaren aldaketak (horma gogortzea, etab.), odol lasterraren aldaketak eta odolaren osagaien aldaketak. Tronbosiaren eragin zuzenena iskemia da (ehunetara behar beste odolik ez iristea; ik. iskemia), eta bereziki larria da garunean edota bihotzean gertatzen denean.