Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tripsina

iz. Biokim. Gurin pankreatikoaren entzima proteolitikoa. Hauts horixka-gris bitartekoa izan daiteke; uretan aise urtzen da, baina ez alkoholean eta glizerinan. Albumina duten gaiei erasotzeko gaitasuna du, aminoazidoak eratuz; gaitasun hori hobea da ingurune neutro edo alkalino samarretan. Tripsina eta gisako gaiak, pankreaz aparte, barean, leukozitoetan, gernuan, zerbezaren legamian, lizunetan eta bakterietan ere aurkitzen dira. Azala sumintzen du. Animalien larruei ilea kentzeko eta terapeutikan erabiltzen da.