Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tripura

Indiako ipar-ekialdeko estatua, Bangladesh-eko estatuarekin muga egiten duena. 10.486 km2 eta 2.744.829 biztanle. Hiriburua, Agartala. Lurralde menditsua da, oihanek estalia eta Surma eta Meghna ibaien adarrak ureztatua. Laborantza (arroza, tea, tabakoa, kotoia, jutea) da ekonomia jarduera nagusia. v Historia. Printzerria zen eta 1957. urtean Indiako lurraldeko kide. 1963. urtean berezko administrazioa sortzeko baimena jaso zuen (biltzar legegilea, ministroen kontseilua, ministro burua), estatu zentraleko komisario nagusi baten agindupean betiere. 1970-1971 urteetan muga arazoak izan zituen Mizoram eta Ekialdeko Bengalako estatuekin. 1972. urtean estatu bihurtu zen eta 1979an, Tripura upajatia juba samiti burujabetasunaren aldeko alderdiak bultzatuta Tripur sena talde armatua sortu zen.