Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

transkripzio

iz. Testu aldatzea eta horren ondorioa, kopia.  v Transkripzio genetikoa. Biol. Azido desoxirribonukleikoaren (DNA) katea bat eredu gisa erabiliz azido erribonukleiko (RNA) molekula bat sintetizatzen den prozesua; proteinen sintesiaren lehen prozesua da. Hidrogeno loturen bidez DNAren nitrogeno oinarri osagarriei loturik izaten diren erribonukleotidoak RNA polimerasa entzimarekin lotzen dira; entzima horrek RNA mezulariaren sintesia katalizatzen du. DNAn diren nukleotidoen segidak RNAn izango diren nukleotidoen segida finkatzen du.