Torun
(Al. Thorn). Poloniako erdi-iparraldeko hiria eta ibai portua, izen bereko voivoderriko (5.348 km2 eta 655.700 biztanle) hiriburua, Vistula ibaiaren ertzean. 200.800 biztanle. Unibertsitatea. Burdinbidegune garrantzitsua. Industria (metalurgia, janari industria, kimika industria, ehungintza, papergintza) da ekonomia jarduera nagusia. Oso hiri zaharra da, eta garai askotako monumentuak gorde ditu. v Historia. 1231. urtean sortu zuten Zaldun Teutoiek, eta Hansako elkarteko kide egin zuten. Erdi Aro guztian zehar Europako mendebalaren eta ekialdearen arteko merkataritzagune guztiz garrantzitsua izan zen. XV. mendean Poloniako erreformaren gune nagusia izan zen. 1793-1920 urteetan Prusiaren mende egon zen (Vartsoviako dukerri handiaren garaian izan ezik, 1807-1815), eta 1920. urtean Poloniako hiri bihurtu zen.