Torquemada, Tomás de
Espainiar inkisidorea (Valladolid, 1420 - Avila, 1498). Familia judu bateko semea zen, eta Juan de Torquemada kardinalaren iloba. Bere jaioterriko domingotarren ordenan sartu zen eta 1452-1474 urteetan Segoviako Santa Cruz komentuko priorea izan zen. 1482. urtean, Errege Katolikoen onespenaz, sortu berri zen Inkisizioaren Batzorde Gorenerako hautatu zuen, beste zazpi lagunekin batera, Sixto IV.a Aita Santuak. Urtebete geroago inkisidore nagusi izendatu zuten. Iberiar penintsulan zehar sortu zituen epaitegi guztietako irizpide eta erabakiak bateratzearren 1484. urtean Inkisidoreen Erakundeak osatzeko 28 artikulu argitaratu zituen; oso lege zorrotzak ziren, eta tortura onartzen zen ustezko errudunen aitorpenak lortzeko. Torquemadaren agintaldian 2.000-3.000 lagun hil zituzten torturapean baina, hala eta guztiz ere, Errege-erregina Katolikoen babesa izan zuen; dirudienez, Torquemadaren eraginpean egotzi zituzten errege-erreginek juduak Espainiatik. 1494. urtean, gaixorik, karguak utzi zituen eta lau urteren buruan hil zen.
- toroide
- toronja
- Toronto
- Toros Daglari
- torpedo
- Torquemada, Tomás de
- torr
- torrada
- torraka
- Torralba del Rio
- Torralba del Rio