Torralba del Rio
Nafarroako udalerria (Lizarrako merindadea), Otiñano eta Torralba del Río kontzejuek osatua. Mugak: iparraldean, Kanpezu (Araba) eta Nazar; ekialdean, Mirafuentes eta Esprontzeda; mendebalean, Azuelo; hegoaldean, Bargota. Garaiera, 626 m. 18,75 km2. 1999ko datuen arabera, 159 biztanle (torralbarrak). Herrigune hauek osatua da: Otiñano, Ama Birjina Kodesko Santutegia eta Torralba del Rio (herriburua). Odron eta Linares ibaiak (ekialdetik mendebalera) igarotzen dira udalerritik. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Laborantza (garia, garagarra, patata, barazkiak, landare lekadunak) eta abere hazkuntza (ardi azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak. v Historia. 1263. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Torralba del Rioko herria. Urte horretan jaso zuen Teobaldo I.a Nafarroako erregearen eskutik Lizarrako foruen bidez gobernatzeko baimena. Beamontarren aldeko agertu ziren torralbarrak. 1845. urtean bihurtu zen udalerri.