Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

toraja

edo toradja. iz. eta izond. Zelebe uharteetako leinu bateko kideez esaten da. Zelebe uharteak konkistatu eta bertako biztanleak menderatu zituzten austronesiarren ondorengoak dira adituen ustez. Geroago musulmanek kostaldera bidali zituzten; oso borrokazaleak zirenez beren herriak ondo babestera eta gune berezietan, mendixka gainetan eta, eraikitzera behartzen ziren. Pixkanaka beren ohiturak alde batera utzirik musulmanak eta kristauak dira gehienak. Nekazaritza da beren ekonomia jarduera nagusia baina badituzte industria batzuk ere (zura, zeramika eta metalurgia industria).