torax
iz. Ugaztunetan, lepoaren eta sabelaldearen arteko gorputzaren zatia. || Intsektuetan, buruaren eta abdomenaren arteko zatia, hankak eta hegoak txertaturik dituena. v Gizonaren toraxa. Toraxen hezur mugak: saihetsak (alboetatik, aurretik eta atzetik), bular hezurra (aurretik) eta bizkarrezurra (atzetik). Behetik, diafragma giharra da toraxaren muga, abdomenetik bereizten duena. Toraxaren barnean dauden organo nagusiak hauek dira: bihotza, mintz serosoak bildua (aurrealdean eta ezkerraldean); birikak arteria eta zain handiak; birikak, pleurak bilduak (ezker-eskuinean); eta, erdialdean eta goialdean, mediastinoa (trakea, timoa, hestegorria, linfa gangoilak eta odol eta linfa hodiak). v Intsektuen toraxa. Somito izeneko hiru eraztunek osatua da (aurretik atzera: protoraxa, mesotoraxa eta metatoraxa). Somito bakoitzak hanka pare bat du. Bi hego pare dituzten intsektuetan, pare bat txertatzen da mesotoraxean, eta bestea metatoraxean. Pare bakarra dutenetan, mesotoraxean txertatzen da hego parea. v Araknidoetan eta oskoldunetan. Gehienetan, buruarekin bat eginik dago toraxa: zefalotoraxa.