Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

topazio

iz. Harri bitxia, beilegia eta gardena.  v  Erronbo formakoa da eta beiraren distira du; 8 du gogortasun maila Mosh-en eskalan. Kaolinetan eta eztainu mea batzuetan aurkitzen da batez ere. Oso erabilia da bitxigintzan. Eskoziakoak eta Brasilgoak dira aintzat hartuenak eta kolore horikoez gainera, urdinak (Brasilgo zafiroa), gorriak (Brasilgo errubia) edo koloregabeak ere erabiltzen dira.