Topagunea, Euskara Elkarteen
Euskal Herriko euskara elkarteak eta herri aldizkariak biltzen dituen elkartea. 1996an sortu zen eta Bilbon du egoitza nagusia. Topagunearen helburuak euskara elkarte eta herri aldizkarien mugimenduan sortzen diren proiektu berrientzako harremangune finkoa sortzea, antzeko gaien inguruko esperientziak eta ideiak trukatzeko gune izatea, baliabide ekonomikoen optimizaziorako kudeaketa zentralizatua bideratzea eta administrazio zein bestelako erakundeen aurrean solaskide bakar eta baliozkoa izatea dira. Euskara elkarteen eta herri komunikabideen inguruko artxibo dokumental eta informatizatua du Topaguneak. Topaberri izeneko barne buletina kaleratzen du bi hilean behin, eta ikastaroak, topaketak, mintegiak eta jardunaldiak antolatzeaz arduratzen da. Hirurogei elkartek osatzen zuten Euskara Elkarteen Topagunea 2000. urtean.