Tlalnepantla
edo Tlalnepantla de Comonfort. Mexikoko erdialdeko hiria, Mexikoko hiriaren ipar-ekialdean, Tlalnepantla ibaiaren ertzean, 2.278 m-ko garaieran. 373.657 biztanle. Mexikoko hiriburuko industria auzo bihurtua da gaur egun eta garraio gune guztiz garrantzitsua da. v Historia. Otomi indiarrek sortu eta aztekek konkistatu zuten XIV. mendean. 1583an eraiki zuten espainiarrek bertako lehen eliza kristaua.