Tiumen
edo Tyumen. Errusiako hiria, Siberiako ordokiaren hego-mendebalean, izen bereko lurraldeko hiriburua, Tura ibaiaren ertzean. 477.000 biztanle. Ibai portua da eta bertatik igarotzen da, Mosku-Vladivostok, Siberiako burdinbidea. Petrolio findegia, metalgintza, kimika industria, zurgintza. v Historia. 1586. urtean sortu zen; Siberiako errusiar hiri zaharrena da. XIV. mendean sortu zen hiri tartaro baten gainean eraiki zuten errusiarrek. Siberiako kolonizaziorako abiapuntu nagusia izan zen luzaroan.