Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Podgorica

Montenegroko hiriburua, Escutari aintziraren iparraldean, Moracava eta Ribinica ibaien bilgunetik hurbil. 96.000 biztanle. Unibertsitatea. Nekazaritza produktuen merkataritza eta industria (janari industria, tabakogintza, tresneria mekanikoa eta elektrikoa) dira ekonomia jarduera nagusiak. v Historia. Ribnica izena zuen Erdi Aroan, Podgorica 1326-1946 urteetan, Titogrado 1946-1992 bitartean eta berriro Podgorica 1992. urtetik aurrera. 1474-1878 urteetan turkiarren mende egon zen. 1916an austriarrek okupatu zuten, 1941ean italiarrek eta 1943an alemaniarrek.