Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tisanuro

izond. Zool. Intsektuen klaseko izen bereko ordenako artropodo hegogabeez esaten da. Itxuraz izkira txiki zapal baten antzekoak izaten dira, sabelaldea, ordea, hark baino zuzenagoa eta zorrotzagoa dute, ezkata distiratsuz estalia. 20 mm inguru luze izaten dira. Antenak eta uzkialdean dituzten arantza itxurako hiru luzakinak oso luzeak dituzte. Aho murtxikatzailea dute. Irina eta irinez egiten den orea jaten dute batez ere, eta irinetan, eta paper eta kartoi artean bizi dira.