Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tirteo

Greziar olerkaria (K.a. VII. mendearen erdialdean). Ez dago haren bizitzari buruzko berri asko, baina elezaharraren arabera Mileton edo Atenasen jaioa zen. Espartarrek mizenarren kontrako gerra irabazi ezin zutela eta Atenasi jeneral bat eskatu zioten; atenastarrek Tirteo bidali zieten. Tirteo ez zen gudari handia baina bere lanekin espartarren kemena areagotu zuen eta garaipena lortzen lagundu zien. Tirteoren lanik ez da gorde osorik, parte batzuk baizik, baina gerra da haietako gai nagusia (gudarien kemena eta autodiziplina, gorazarrea, etab.).