Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tiruchchirappalli

Indiako hegoaldeko hiria eta izen bereko barrutiko (11.208 km2 eta 3.612.320 biztanle) hiriburua, Tamil Nadu-ko estatuan, Kaveri ibaiaren ertzean. 386.628 biztanle (610.000 biztanle ditu hirialdeak). Merkataritza eta industria (burdinbiderako gaiak, janari industria, ehungintza, eskulangintza) dira ekonomia jarduera nagusiak.