Tirinto
(Gr. Tyrins). Antzinako Greziako hegoaldeko hiria, Argolidan, Peloponesoko ekialdean, egungo Nauplia hiritik hurbil. v Historia. Hiri guztiz zaharra zen antzinako greziar klasikoen garaian. Garrantzitsua zen Brontze Aroan, eta K.a. 2400. urte inguruko hondakinak aurkitu dira. K.a. 1600-K.a. 1400 arteko urteetan jo zuen bere gorena akaiarren eskutik (Mizenasko kulturaren garaia). Doriarrek hartu zuten konkistan K.a. 1200. urte aldera eta guztiz desagertu zen K.a. 468an, Argosko hiriko doriarrek suntsitu ondoren. Mizenas kulturaren garaiko eta haren ondorengo arkeologia aztarna guztiz garrantzitsuak daude: harresien, jauregiaren eta tenpluaren hondakinak, galeriak; horma-pinturak eta mota anitzeko objektuak.