Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tiridates

(Partiar hizkuntzan Tyrdt). Partiar errege batzuen izena. v Tiridates II.a. Partiarren erregea K.a. 31-K.a. 27 bitartean (K.a. I. m.). Fraates IV.aren aurka borrokatu zen eta Augusto Erromako enperadoreari eskatu zion laguntza. K.a. 26an Mesopotamia konkistatzen saiatu zen eta K.a. 25ean erromatarrenean babestu behar izan zuen. v Tiridates III.a. Partiarren erregea (K.o. I. m.). Fraates IV.aren iloba zen eta Tiberiok jarri zuen errege Artaban III.aren aurka. 36. urtean nagusitu zen Artaban III.a Mesoptamian, eta Tiridates Sirian babestu zen, erromatarrenean.