Tirapu
Nafarroako erdialdeko udalerria, Robo ibaiaren ezkerraldean (Izarbeibar, Iruñeko merindadea). Mugak: iparraldean, Ukar; ekialdean, Biurrun-Olkotz; mendebalean, Añorbe; hegoaldean, Barasoain. Garaiera, 470 m. 5,44 km2. 1999ko datuen arabera, 65 biztanle (tirapuarrak). Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Laborantza (garia, garagarra, ilarrak, bazkarako landareak) eta abere hazkuntza (ardi eta zerri azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak (langileen % 65). Aipagarria da XVI. mendeko Ama Sortzez Garbiaren eliza (XVII. mende hasierako erretaula nagusia, XIII. mendeko Ama Birjinaren irudi gotikoa). v Historia. X. mendeko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Tirapu izeneko lekua. 1845. urtean bihurtu zen udalerri.