Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tiranido

izond. Zool. Paseriformeen ordenako izen bereko familiako txoriez esaten da. Eskilasoaren antzekoak dira itxuraz; neurriz, ordea, badira hura baino handiagoak eta txikiagoak, 8-40 cm luze izan baitaitezke. Zenbait tiranido motak buru gaineko lumak zutikorrak dituzte. Mokoa mehea eta labur samarra dute, ile-lumaz inguratua mota askok. Kolorez horiak eta marroixkak, oliba kolorekoak eta zurixkak izan daitezke. Ipar eta Hego Amerikan bizi dira. 367 bat txori mota biltzen dira tiranidoen familian; horietan ezagunak, besteak beste, Anairetes flavirostris eta Suiriri suiriri dira.