Thielmans, Jean-Baptiste
(Toots Thielmans deitua). Belgikar harmonika eta gitarra jotzailea, eta jazz musikagilea (Brusela, 1922). Akordeoia eta harmonika ikasi zituen, eta gitarra Django Reinhardt ezagutu zuenean. 1945. urtean Estatu Batuetan aritu zen, eta ondoren bira bat egin zuen Europan zehar Benny Goodman-ekin batera. Gero Estatu Batuetara itzuli zen eta han George Shearing-ekin jo zuen (Body and Soul, 1953) eta arrakasta handia lortu zuen Bluesette lanarekin. Europara etorri zen berriz eta bere kasa jarraitu zuen, hainbat musika alorretan lan eginez. Diskoak grabatu zituen Quincy Jones (1971), Oscar Peterson (1975), Bill Evans (1978), Dizzy Gillespie (1980) eta Martial Solal-ekin (1991). Be-bop tradizioaren barruan aritu zen batez ere.
- Thermes Salins
- Thermidor
- Theroux, Paul
- Thesiger, Wilfred
- Thévenet, Bernard
- Thielmans, Jean-Baptiste
- Thiers, Louis Adolphe
- Thieu, Nguyen Van
- Thimphu
- thimphutar
- Tho, Le Duc