Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tetania

iz. Med. Giharren espasmo eta uzkurtze mingarriak eragiten dituen sindromea, kaltzioaren metabolismoaren akats batek eragina. Metabolismo akatsaren arrazoi nagusiak guruin paratiroideen jarduera murritza, D bitaminaren urritasuna eta alkalosia izan ohi dira. Tetania haurrengan ageri da, batez ere.