Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

testudinido

izond. Zool. Kelonioen ordenako izen bereko familiako dortokez esaten da. Oso oskol konkortua dute; hankak zutabe itxurakoak, sendoak eta ezkata gogorrez hornituak dituzte. Burua eta hankak uzkurkorrak dituzte eta harrapari haragijaleren batekin topo egin ezkero oskolaren azpira gordetzen ditu. Lehorrean ematen dute bizitza. Tripaz gora geratu ezkero ez dira hankaz behera jartzeko gai muturraz zerbaiti helduta ez bada. Familia horretako dortokak mundu guztian daude zabalduak, Australian eta inguruko uharteetan izan ezik.