Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

testamentu

iz. Testamentu zahar eta berria: Itun zahar eta berria. || Norbaitek bere azken nahiaz egiten duen adierazpen idatzia, bera hilez gero bere ondasunez erabakitakoa aditzera ematen duena; adierazpen hori biltzen duen legezko dokumentua. ik. hilburuko, ordenu. Zer duzu testamentuan uzteko? Ordeko bidez egindako testamentuak. || Politikari, idazle… baten azken nahia edo ondorengoei utzi nahi diena biltzen duen idazlana.  v  Zuz. Historian zehar testamentuaren ezaugarriak legediaren arabera aldatu izan dira. Gaur egun testamentuaren ezaugarri nagusiak hauek dira: testamentua egiteko ez da behar bi alderdi edo gehiagoren arteko akordiorik, testamentua egiten duenak bakarrik du esku testamentua egiterakoan; ez da inoren ordezkaritzarik onartzen, norberak egin beharrekoa da; testamentua egiten duena aske da inork hartara bultzatu gabe nahi duena erabakitzeko; behin erabakitakoa noiznahi eta nahierara alda dezake testamentua egiten duenak; testamentuak ez baditu legeak eskatzen dituen arau guztiak betetzen ez du indarrik. Bestalde, kasu oso berezietan izan ezik, testamentuak idatzizkoa eta bi-hiru lekukok sinatua eta testamentua egiten duenak adinez nagusi eta bere adimen ahalmenen jabe dela egina behar du izan. Norbait testamenturik egin gabe hilez gero legediaren arabera erabakitzen da haren ondasunak nola banatu.