Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tessin, Nicodemus

(Gaztea deitua). Suediar arkitektoa (Nyköping, 1654 - Stockholm, 1728). Tessin Zaharraren semea zen, eta haren jarraitzailea. Italian eta Frantzian izan zen, eta 1681. urtean Gorteko arkitekto izendatu zuten. Lan garrantzitsuena Stockholmeko errege jauregia du; italiar eta frantses estiloa elkartzen ditu lan horretan. Drottningholm-go jauregia amaitu zuen eta bertako lorategien planoak egin zituen.