test
iz. Gaitasuna, adimena… neurtzeko proba, emaitza mekanikoki neur daitekeena. v Testak psikologian eta psikiatrian. Sikologia esperimentalarekin batera (Wundt-ek Leipzig-en 1879an sortutako institutuan) sortu ziren testak. Adimen argitasuna (Wechsler-ena, Raven-ena, Gesell-ena, Bülher-ena, etab.) eta nortasuna (Rorschach-ena, Murray-rena, Rosenzweig-ena, etab.) aztertzen dutenak dira, gaur egun, erabilienak.