termoluminiszentzia
iz. Gai batek, tenperatura jakin batean duen luminiszentzia. Fluoritak, adibidez, txinparta lila, berde edo arrosak igortzen ditu 300 °C-raino berotzean; kininak, berriz, kolore urdin oso bizia hartzen du 100 °C-raino berotzen denean. Termoluminiszentzia eta gai bat goritzea ez dira gauza bera, azken hori tenperatura askoz handiagoetan gertatzen baita.
- termoioniko
- termokimika
- termoklina
- termolisi
- termologia
- termoluminiszentzia
- termometria
- termometro
- termonuklear
- Termopila
- termopila