termokimika
iz. Kim. Kimika erreakzioetan eta egoera aldaketetan (isurkaritik lurrunera, solidotik isurkarira…) gertatzen diren bero absortzioak edo igorpenak aztertzen eta neurtzen dituen kimikaren alorra. Erreakzio exotermiko batek beroa askatzen du, eta erreakzio endotermikoak beroa behar du erreakzioa abiatzeko. Erreakzioan parte hartzen duen beroa ezagutzea garrantzizkoa da kimika ingeniaritzarako, industria proiektuetan diseinatu behar diren bero trukatzaileen, destilazio dorreen eta abarren neurriak beroak mugatzen baititu.