Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

termoioniko

izond. Fis. Termoionikari dagokiona. v Efektu termoionikoa. Beroaren eraginez eroale edo erdieroale batek egiten duen elektroi igorpena. Eroale bateko elektroi guztiak ez daude atomoei lotuak, eta horiek libre higitzen dira atomoen artean; elektroi eroaleak dira. Eroale hori berotzen bada, elektroi libre horien energia zinetikoa areagotzen da, eta eroaletik kanpora igortzen dira. Efektu termoionikoa katodoen balbula eta lanpara elektronikoetan erabiltzen da.