Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ter

Kataluiniako ibaia. 209 km. Ekialdeko Pirinioetan du iturburua eta Mediterraneo itsasoan isurtzen du ura, Medas uharteen aldearen hegoaldean. Girona eta Bartzelona probintzia igarotzen ditu. Sau eta Susquedako urtegiek erregulatzen dute Ter ibaiaren ur emaria.