Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tepic

Mexikoko mendebaleko hiria eta Nayarit-eko estatuko hiriburua, Tepic ibaiaren ertzean. 145.741 biztanle. Apezpikutegia. Santa Cruz eliza, XVIII. mendeko katedrala. Aireportua. 1542. urtean sortu zen hiria. Nekazaritza (azukre kanabera, tabakoa, bananak, kafea, laboreak) eta industria (janari industria, ehungintza, kimika industria) dira ekonomia jarduera nagusiak. Merkataritza eta zerbitzu gune garrantzitsua.