Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Teotihuacan

(Eusk. «Jainkoen hiria»). Mexikoko hiria, Mexiko hiriaren ipar-ekialdean. Espainiarrak iritsi baino lehen kultura eta erlijio gune garrantzitsua izan zen. K.a. 200. urtean Eguzkiaren eta Ilargiaren piramideak eraiki zituzten, eta arkitektura aberasten eta garatzen hasi zen. 350-650 bitartean izan zuen hiriak goren maila (200.000 biztanle). Hiria, kanpotik etorritako jendeak erre eta hondatu zuen, desegina utziz VII. mendean. Hiriko ardatz nagusia Hilen Ibilbidea (40 m zabal) da, eta monumentu nagusiak Eguzkiaren piramidea, Ilargiaren piramidea eta Gotorlekua (Quetzalcoatl-en tenplua) dira.