Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Teokrito

(Gr. Theokritos). Greziar poeta (Siracusa, K.a. 315 edo 310 - K.a. 250). Bere garaiko poetarik garrantzitsuena izan zen. Poesia bukolikoaren sortzailetzat hartu da. Poema ugari idatzi bazuen ere, Idilioak poema bilduma baino ez da gorde. Eragin handia izan zuen Virgilioren Bukolikoak obran.