Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

teologia

iz. Jainkoaren izateari, izaerari eta nolakotasunei buruzko doktrina; erlijio arazoen azterketa, batez ere goi-agerpenetan, dogmetan eta tradizioan oinarritua.  v  Teologiak Jainkoaren izaera eta Jainkoak munduarekin duen harremana aztertzen du. Zentzu orokorrean, filosofiaren adar bat da teologia, baina erlijio jakinen adierazpen teorikoa izan da gehienetan (teologia kristaua, judua…). Kristautasunean, antzinako teologiaren arazo handiak Jesusen eta Jainkoaren arteko harremanak izan ziren, eta Jesusen eta Jainkoaren harremanak gizonekin. Arrioren dotrinak (Jesusen izaerari buruzkoak) sortu zuen kristautasunean teologia eztabaidarik handienetakoa. Erdi Aroan eskolastikoek errebelazioko egien azterketa egin zuten, eta fedea eta arrazoia bateratzen saiatu ziren teologia azterketetan, baina errebelazioko egiak arrazoiaren bidez froga ezinezkoak zirela erabaki zuten. XIX. mendean arrazoiaren teologia berri bat sortu zen, eta egiak kritikatzeko arrazoiaren egokitasuna onartu zen.