Ekialdeko enperadorea 716-717 bitartean (Efeso, 722). Zerga kobratzailea zen. Konstantinopla bereganatu eta Anastasio II.a garaitu ondoren haren lekua hartu zuen. Leon III.a Isauriarrak garaitu zuen (717), eta Efesoko monasterio batera erretiratu behar izan zuen.