Teodoreto Zirokoa
Greziar teologoa (Antioco, 393 - Ziro, 460). 423. urtean Ziroko apezpiku izendatu zuten. Nestorioren alde agertu zen Alexandriako Ziriloren aurrean. Kaltzedoniako kontzilioan parte hartu zuen (451). Dogma liburuak (De sancta et vivifica Trinitate, Eranistes seu Polymorphus), apologetika liburuak (Graecarum affectionum curatio); exejesi liburuak (Interpretatio in Psalmos) eta historia liburuak (Hereticarum fabularum compendium) idatzi zuen.