Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Teodora

Bizantzioko Justiniano enperadorearen emaztea (Konstantinopla, 500 - ? 548). Oso ezagun egin zen Konstantinoplan bere xarma, abentura eta bizitza nahasiarengatik. Justiniano I.a enperadorearekin ezkondu zen eta eragin handia izan zuen harengan. Bere senarrak ezarri zituen legeetariko asko bultzatu zituen, emakumeei, ezkontzari eta dibortzioari zegozkienak batez ere. Orobat, 530. urtetik aurrera Justinianoren monofisitismoaren aldeko politikan eragin handia izan zuen.