Teodoro Estudita, santua
Bizantziar fraidea (Bizantzio, 759 - Printzeen uharteak, 826). Bitiniako Saccoudion monasterioko abade nagusi izendatu zuten. Denboraldi bat erbestean egon ondoren, 797. urtean kargua eman zioten berriro eta Konstantinoplako Stoudios monasteriora bidali zuten. Monasterioetako bizitza berritu zuen, eta ikonoklasten aurka lan egin zuen. Hiru Ikonomakoen aurkako hitzaldia idatzi zuen, besteak beste. v Jaieguna, azaroaren 11a.